ZORITXARREKO IPUINAK
ebook

ZORITXARREKO IPUINAK

Editorial:
CÍRCULO ROJO
ISBN:
978-84-9030-807-3
Páginas:
133
Formato:
PDF
Derechos eBook:
Copiar/pegar: Prohibido.
Imprimible: Prohibido.
DRM
Si

Zoritxarreko ipuinak obrak hiru narrazio biltzen ditu, zeinetan protagonistak biluzik eta agerian geratzen diren. Batzuetan zoria eta halabeharra dira zorigaiztoko existentzia bat behartzen dutenak; halere, beste hainbatetan gure hautuak edo utzikeria dira egoera desegoki eta bizitza frustratuetara bultzatzen gaituztenak. Autoreak, narrazio hauetan, pertsonaien gorabeherak modu ziurrean deskribatzeaz gain, gupidarik gabe, haien burua ispiluan begiratzera derrigortzen ditu autoerrekonozimendu-ariketa bat bailitzan, eta haien buruarekiko ihes eroan hurbiletik jarraitzen ditu, amaieran, ezerezean amilarazteko. Aurreko auzokoa narrazioak psikologia desbideratuko norbanakoa deskribatzen du, existitzen ez den gizarte-subjektua, bere miserietan gero eta gehiago sakondu eta bakardade-ozeano batean itota bukatzen duena. Aulkia presentzia eta absentzien, iragana eta orainaren lekuko mutua da; mendekotasunak eta gizabanakoaren askatasunari uko egiteak protagonista dena galtzera eramaten dute, batez ere bere zoriontasuna. Jon Bermeoren bidaian hainbat gertaera kontatzen dira, denak pasadan mendeko hirurogeita hamarreko urteetan kokatuak, gure inguruan eta hemendik haratago ere, belaunaldi oso baten errealitate soziopolitikoari eta norberaren bizipenei dagokienez mugarri izan zen mirarizko hamarkada horretan, hain zuzen. Jon Bermeok lehenengo pertsonan pairatzen du garai berrietako zurrunbiloa eta, Ikaro moderno baten antzera, hurrenez hurrengo saiotan hegan egin eta amiltzen da.

Otros libros del autor

  • CUENTOS ADVERSOS
    ebook
    Titulo del libro
    CUENTOS ADVERSOS
    ADEL ALONSO
    Cuentos adversos reúne tres relatos en los que sus protagonistas quedan expuestos a la intemperie. En ocasiones son ...

    Q. 25

  • COCO-DILO
    ebook
    Titulo del libro
    COCO-DILO
    ADEL ALONSO
    "Tras los últimos gritosllega una etapa de sosiego y espera.Tengo la impresión de vivir un espejismo,los segundos se...

    Q. 25