UR ARREAK, UR GARBIAK
ebook

UR ARREAK, UR GARBIAK

Editorial:
ELKARLANEAN, S.L.
ISBN:
978-84-15337-57-7
Páginas:
300
Formato:
Epublication content package
Derechos eBook:
Imprimible: Prohibido.
Copiar/pegar: Prohibido.
Compartir: 6 dispositivos permitidos.
DRM
Si
Colección:
LITERATURA

"Senarrarekin batera bertze inork ez zuela erreakzionatzen ikusita... aulkitik zutitu eta, oraintxe alkateari so eginez, oraintxe don Faustinori, honela mintzatu zitzaien Rebeca Jimenez: ?Urgainera ezkondu nintzenean, neure egin nituen senarraren lurrak, eta lurrik gabe ez naiz deus geroztik. Lurra baita ene bizia eta lurra ene guztia, ene gaua eta ene eguna, ene oinazea eta ene bizipoza...! Eta ene bihotza ere lurrezkoa da, baita ene ametsak ere, urtegi horrek itoko lituzkeenak, aitzina eginen balu... ?eta, bere eskuak zabaltzen zituela, erantsi zuen?: Errotik kendu nahi ote didazue, bada, bihotza, izotz-puska bihurtzeko, ametsik gabeko negu azkengabean...?" Urpean datza orain Urgain: aurrerabidearen eta diru -gosearen lege makurrak urtegi bihurtu zuen lehen herri bizi izandakoa. Baina, lehorte garaian etxeak eta plazak, harriak eta kaleak urpetik eguzkitara agertzen diren bezala, hala datoz istorioak oroimenera eta pasadizoak mihira, bertan bizi izandakoak elkartzen direnean. Nafarroako herri balizko bat irudikatu du Irigoienek eleberri honetan, bere mendi eta ibai, eliza eta eskola, ohitura eta xelebrekeriekin; geografiaren gainetik, baina, hezur-haragizko herritarrak dira erretratuaren protagonistak: gizon-emakumeen pozak eta negarrak, ilusioak eta atsekabeak, eguneroko bizinahia eta politikaren borrokabeharra...

Otros libros del autor

  • BI URTETAKO KRONIKA FAKULTATIBOA
    ebook
    Titulo del libro
    BI URTETAKO KRONIKA FAKULTATIBOA
    JOAN MARI IRIGOIEN ARANBERRI
    Kontua, izan ere, zera da, iaz ere betean harrapatu zintuela gau ilunak, ustekabean harrapatu ere: egia da zortzi ba...

    Q. 90

  • LUR BAT HARATAGO
    ebook
    Titulo del libro
    LUR BAT HARATAGO
    JOAN MARI IRIGOIEN ARANBERRI
    Lur bat haratago euskaraz inoiz idatzi den eleberri mardulena da, eta askoz gauza gehiago ere bai. Historia handi, e...

    Q. 181

  • KOMUNISTA.COM
    ebook
    Titulo del libro
    KOMUNISTA.COM
    JOAN MARI IRIGOIEN ARANBERRI
    Borrokalari sutsua izan da beti amona Kontxi, zalantzen artean bizi izan da bere alaba Teresa, eta telebistan atera ...

    Q. 107

  • OILARRAREN PROMESA
    ebook
    Titulo del libro
    OILARRAREN PROMESA
    JOAN MARI IRIGOIEN ARANBERRI
    Azpil herriaren zanpaketa eta desegitea kontatzen du nobela honek, eta herri horrek bizirik irauteko egiten dituen a...

    Q. 107

  • ODOLEAN NERAMAN
    ebook
    Titulo del libro
    ODOLEAN NERAMAN
    JOAN MARI IRIGOIEN ARANBERRI
    Futbolaren munduan girotutako nobela umoretsu eta kritikazkoa idatzi du Joan Mari Irigoienek. Eneko Ortegak txikitat...

    Q. 158