ROMAIN ZEN BERE IZENA
ebook

ROMAIN ZEN BERE IZENA

Editorial:
ELKARLANEAN, S.L.
Materia
Novela
ISBN:
978-84-9027-152-0
Páginas:
208
Formato:
Epublication content package
Derechos eBook:
Imprimible: Prohibido.
Copiar/pegar: Prohibido.
Compartir: 6 dispositivos permitidos.
DRM
Si
Colección:
LITERATURA

Mantso idazten duen egilea dugu Agirre, bere kazetari-lanean presaka aritu behar duelako beharbada; orrialde bakoitza luze pentsatu, esaldi bakoitzari bueltak ematen dizkio, gustura geratu arte, eta igartzen da gero emaitzan, kalitate handiko testuak lortzen baititu. Nobela hau sortzeko Joseba Jaka literatur sorkuntzako beka jaso zuen, eta haren laguntzaz egin du orain irakurleok dasta dezakegun obra sorgingarri hau: Romain zen bere izena. Literaturazale guztiak txoraturik eta jakin-minez dauzkan idazle baten bilaketak osatzen du nobela sorgingarri honen bizkarrezurra. Balizko idazle horren emazteak senarra hiltzen du liburuaren hasieran, bere bizimodu ezkutuaz nazkaturik nonbait, sekretua behingoz argitzeko gogoz; misterioa konpondu ordez gero eta gehiago korapilatuko da, ordea, irakurlea txunditu eta dibertituko duten bihurgune ustekabekoetan. Protagonista eta kontalaria idazle ezkutuaren peskizan dabilen Ikerketa Batzordeko kide bat den arren, mataza polizialaren hari-muturrak galdu eta nahastu egiten dira etengabe, egileari interesatzen zaizkion gaiei tokia egiteko: arteari eta artistari buruzko gogoeta mamitsuak, esaterako, edo emakumearen gaineko kontenplazio deboziozko bat, gure literaturak inoiz eman dituen orrialde erotiko delikatuenak osatzeraino, ironiaren galbahetik iragazita betiere. Pasarte antologikoz beteriko obra sendo, jostalari eta harrigarri bat osatu du Joxean Agirrek, tolesdura bakoitzean irakurketa berri bat, zirrikitu bakoitzean ihesbide bat proposatzen diguna. Berak hainbeste miresten dituen kultuzko egile horietako bat bihurtua, ia-ia.

Otros libros del autor

  • GIZAJOEN KATALOGOA
    ebook
    Titulo del libro
    GIZAJOEN KATALOGOA
    JOXEAN AGIRRE ODRIOZOLA
    Nobela bat idatzi nahi du gizonezko protagonistak, bera joaten den literatura-tailerreko irakasle emakumezkoak harta...

    Q. 147

  • ADISKIDE BAT NUEN
    ebook
    Titulo del libro
    ADISKIDE BAT NUEN
    JOXEAN AGIRRE ODRIOZOLA
    Hainbat gai txirikordatzen dira Agirreren nobela berri honetan, batzuk egilearen narratiban ohikoak direnak (obsesio...

    Q. 124

  • ZWEI FRAUEN (BI EMAKUME)
    ebook
    Titulo del libro
    ZWEI FRAUEN (BI EMAKUME)
    JOXEAN AGIRRE ODRIOZOLA
    Literaturarekiko eta emakumeenganako pasioek bat egiten dute eleberri honetako protagonista izengabearengan. Gazteta...

    Q. 113

  • LA LUTTE FINALE
    ebook
    Titulo del libro
    LA LUTTE FINALE
    JOXEAN AGIRRE ODRIOZOLA
    Filigrana batean bezala, hainbat gai txirikordatzen da eleberri sailkaezin honetan barrena: bi gizon eta bi emakumer...

    Q. 96