MEA CULPA
ebook

MEA CULPA

Editorial:
ELKARLANEAN, S.L.
Materia
Novela
ISBN:
978-84-9783-962-4
Páginas:
188
Formato:
Epublication content package
Derechos eBook:
Imprimible: Prohibido.
Copiar/pegar: Prohibido.
Compartir: 6 dispositivos permitidos.
DRM
Si
Colección:
LITERATURA

Madrilen bakandurik bizi da Lur, egun batean, iraganetik etorrita bezala, egunkari azal batean Mikelen argazki bat ikusi arte; gogora datozkio ahantziak nahi lituzkeen oroitzapenak, nerabezaroko mamuak, konpondu gabeko ideologi auziak... Gurasoek Landetan duten oporretako etxera joatea erabakiko du, beka baten laguntzaz idatzi behar duen eleberria amaitzera, bidaia ikaskide ohi batekin egin behar badu ere. Bere autogorrotoak eta gorroto sozialak berpiztuta, Facebook-eko nortasun faltsu batekin orduko adiskideekin zitak egin eta banan-banan hiltzea pentsatuko du. Bitartean, bidelagun bat topatuko du ustekabean: Elisa, senarraz libratu berri den bizilaguna, bizimodu berri bati ekin nahi diona, bloody maryak eta film zaharrak lagun. Bere probokazioan ausarta eta bere biluzian zintzoa den nobela idatzi du Apaolazak, gure gizarteko hainbat zauritan hazka egiten duena, bere gogoeta politikoki ez-egokiekin irakurleari ezinegona sortu eta hausnarketa propioa eragingo diona. Edo Lur protagonistaren antzera, erabaki indibidualen inplikazio sozialaren pisuak izuturik, isiltasuna bilatu, errugabea izan daitekeen leku bat...