MAILUAREN ODOLA
ebook

MAILUAREN ODOLA

Editorial:
ELKARLANEAN, S.L.
Materia
Biografías noveladas y Novelas históricas
ISBN:
978-84-9027-164-3
Páginas:
320
Formato:
Epublication content package
Derechos eBook:
Imprimible: Prohibido.
Copiar/pegar: Prohibido.
Compartir: 6 dispositivos permitidos.
DRM
Si
Colección:
LITERATURA

XVI. mendeko Nafarroa: barne borrokak, gaztelarren konkista, Nafarroa Beheretik erresuma osoa berreskuratzeko saio ustelak, Europa osoa inarrosten duten erlijio-gerrak? eta horien guztien erdian Mailutarren leinua, Nafarroako erregeen odolaz bi aldiz hornitua, birritan sasi-ko eta Erresumaren defendatzaile sutsuena bihurtua. Goranahi handiko lanari ekin dio egileak, kontatzaile iaioaren dohainez eta idazkera inor gutxik bezala menderatzen duenaren trebeziaz. Kontakizun historikoaren handitasun epikoa eta egungo behatzailearen keinu ironikoak uztarturik, gertakariekiko fideltasuna eta istorioa-rekiko lilura elkarturik, grinaz bezainbateko mirespenez irakurtzen den eleberria gauzatu du Aingeru Epaltzak, trilogia osoago baten lehen harria izango dena. Dudarik gabe, irakurlearen gogoan iltzaturik geratuko dena, eta generoaren historian marka nabarmena ezarri beharko lu-keena. Aingeru Epaltza (Iruñea, 1960). Kazetaritza ikasia eta lanbide horretan trebatua, Nafarroako Gobernuko itzultzaile hasi zen arte. Eleberria izan da maizenik landu duen alorra: Sasiak ere begiak baditik (1986), Ur uherrak (1991), Tigre ehizan (1996), Rock?n?roll (2000); ipuingint-zan Garretatik erauzitakoak (1989) eta Lasto sua (2005) eman ditu; haur eta gazteentzako kontagintzan, berriz, Lur zabaletan (1994), Sorginkerien liburua (1997), Baloika (2000) eta Urtegijauna (2002).

Otros libros del autor

  • GURE JERUSALEM GALDUA
    ebook
    Titulo del libro
    GURE JERUSALEM GALDUA
    AINGERU EPALZA RUIZ DE ALDA
    Istripua galarazi du, baina ahaleginak izerdi turrustak aterarazi dizkio, bisaian beheiti euri tantekin nahasten dir...

    Q. 181

  • TIGRE EHIZAN
    ebook
    Titulo del libro
    TIGRE EHIZAN
    AINGERU EPALZA RUIZ DE ALDA
    Mundu oso bat adieraz lezake egun baten kontaketak. Bi mundu elkartze ditu hemen 1944ko abuztuaren 7ak. Bi mundu, et...

    Q. 90

  • ROCK'N'ROLL
    ebook
    Titulo del libro
    ROCK'N'ROLL
    AINGERU EPALZA RUIZ DE ALDA
    Familia bat oporretan, Mediterraneo aldean; halako batean, amatxi gaixotu eta bat-batean hil zaie; gorpuaren garraio...

    Q. 158