EUSKAL HERRIA KRISIAN
ebook

EUSKAL HERRIA KRISIAN

Editorial:
ELKARLANEAN, S.L.
Materia
Sociología
ISBN:
978-84-9027-147-6
Páginas:
284
Formato:
Epublication content package
Derechos eBook:
Imprimible: Prohibido.
Copiar/pegar: Prohibido.
Compartir: 6 dispositivos permitidos.
DRM
Si
Colección:
LITERATURA

?Gure tragedia da, bizi dugun kulturan, zurrutotsik ez egitea guretzat absolutua dela, eta ez hiltzea edo ez torturatzea ez dela absolutua. Horrek ez zuen kritika bat izan nahi, gertakari bat espresatu nahi du: errealitatea horixe da. Beraz, zer egin??. Hala dio Joxe Azurmendik liburu honetako pasarte batean. Euskal Herria krisian du obrak izenburua eta egilearentzat ez dago zalantzarik krisi batean gaudela: badakigu gizakiok tximino kumeak garela, eta historiaren baitan eraiki ditugula geure etxetxoak eta ustetxoak, baina aldi berean Jainkoak behin betiko emandako lege baten nostalgia dago gure baitan, Jainko horri beste izen batzuk ematen dizkiogun arren: dela Ilustrazioa, dela demokrazia... Horra gure kulturaren krisi orokorraren ezaugarrietako bat; nolanahi ere, krisia ez da egonezaren edo gainbeheraren sinonimo, bidegurutzea baizik: krisitik zer edo zer berria irten behar du. Azken aldiko bere produkzioan bezala, gure errealitateaz egiten du gogoeta Azurmendik, gizarte honetako arazo eta kontraesanak agerian jarriz, baina ez inori irtenbidea edo errezeta eskaintzeko, ezpada errepikatzearen poderioz egiatzat dauzkagun hainbat topiko zalantzan jarri eta nor bere kasa berpentsatzera bultzatzeko. Horretarako erabiliko ditu irakurleok hainbeste estimatzen dizkiogun dohainak: zorroztasun eta onestasun intelektuala, erudizio eta jakintza guztiz zabala, zirikatzeko eta ideia berriak kilikatzeko abilezia. Hiru saiakera biltzen dira liburu honetan, aurreko urteetan kongresu espezializatuetan emandako hitzaldietan oinarrituta. Etikaren balioa, borroka armatua, erlatibismo morala, razionalitatearen mugak, ortodoxia /heterodoxia, nazio txikiak, pentsamendu autoritarioa... Horiek eta beste asko dira saiakera hauetako gaiak, zeuri ere gogoeta eginaraziko dizutenak.

Otros libros del autor

  • VOLKSGEIST HERRI GOGOA
    ebook
    Titulo del libro
    VOLKSGEIST HERRI GOGOA
    JOXE AZURMENDI OTAEGI
    Hitzik baldin bada gaizki ulertu eta gaiztoz erabili dena, horra bat: ?Volksgeist? edo herri gogoa. Ideiaren jatorri...

    Q. 158

  • HISTORIA, ARRAZA, NAZIOA
    ebook
    Titulo del libro
    HISTORIA, ARRAZA, NAZIOA
    JOXE AZURMENDI OTAEGI
    Egia unibertsal eta eztabaidagabetzat hartzen direnetako asko gezur interesatuak edo gaizki-ulertu zabalduak izaten ...

    Q. 192

  • AZKEN EGUNAK GANDIAGAREKIN
    ebook
    Titulo del libro
    AZKEN EGUNAK GANDIAGAREKIN
    JOXE AZURMENDI OTAEGI
    Bere libururik pertsonalena ondu du Joxe Azurmendik. Abiapuntua ez da edonolakoa: Bitoriano Gandiaga, poeta paregabe...

    Q. 192

  • ESPAINIAREN ARIMAZ
    ebook
    Titulo del libro
    ESPAINIAREN ARIMAZ
    JOXE AZURMENDI OTAEGI
    Espainiaren gaia, Espainia arazo gisa, Espainiaren gaitza, beheraldia, endekapena, gaixotasuna? obsesioraino errepik...

    Q. 169

  • GIZABEREAREN BAKEAK ETA GERRAK
    ebook
    Titulo del libro
    GIZABEREAREN BAKEAK ETA GERRAK
    JOXE AZURMENDI OTAEGI
    Gure pentsakeran munta handia duten arazoak jorratzen ditu egileak, hala nola, gizona berez ona, txarra ala zer den,...

    Q. 90