BIZIEN GAUBEILAN
ebook

BIZIEN GAUBEILAN

Editorial:
ELKARLANEAN, S.L.
Materia
Novela
ISBN:
978-84-15337-62-1
Páginas:
224
Formato:
Epublication content package
Derechos eBook:
Imprimible: Prohibido.
Copiar/pegar: Prohibido.
Compartir: 6 dispositivos permitidos.
DRM
Si
Colección:
ATEKO BANDAN

Ez dakit oso ondo noiz izan zen, baina kontuak aterata hirurogeita hamaikan edo hamabian izan behar zuen. Bidaia luze bat egin ondoren, goizeko ordu txikietan ailegatu nintzen herrira, eta, ohiko nuen bezala, gure auzo zaharrean aurkitu nuen autoa uzteko lekua. Garai haietan eta auzo hartan ez zen zaila izaten. Oinez etxerantz nindoala, jaiotetxe aurretik pasatu nintzenean, uste baino beranduago zela konturatu nintzen, eta uste baino nekatuago nengoela ere bai. Eguneko neke guztiak batera pilatu zitzaizkidan. Ohea amets nuela, eta goizaldeko isiltasuna lagun, sinetsi ezinezko ikuskizuna gertatu zitzaidan bidean. Galeper koxkortu bat ari zen errepidea gurutzatzen, atzetik dozena erdi bat galeper kume zituela. Ez zuten soinurik egiten, ez berezko "poxpolin, poxpolin" kanturik abesten, ezta beldurrezko txio txikienik ere ateratzen. Isiltasun osoan, errenkada hautsi gabe, marra zuzenean bidea gurutzatu eta bide alboko ate zahar baten barren urratutik sartu ziren paretaz harantzagoko baratze batera.

Otros libros del autor

  • 101 GAU
    ebook
    Titulo del libro
    101 GAU
    JESUS MARI OLAIZOLA LAZKANO
    Eguneko lanak amaituta, irudimena libre utzi du Txilikuk, gauaren erritmo lasaian kontu-kontari aritzeko eta, Xeraza...

    Q. 124

  • PIZTIARIOAK
    ebook
    Titulo del libro
    PIZTIARIOAK
    JESUS MARI OLAIZOLA LAZKANO
    Pelikanoarengatik esaten zen beste janaririk ez zuenean bere bularraldea urratu eta handik isuritako odola eskaintze...

    Q. 124