APOLOGIA
ebook

APOLOGIA

Editorial:
ELKARLANEAN, S.L.
Materia
Novela
ISBN:
978-84-9027-506-1
Páginas:
224
Formato:
Epublication content package
Derechos eBook:
Imprimible: Prohibido.
Copiar/pegar: Prohibido.
Compartir: 6 dispositivos permitidos.
DRM
Si
Colección:
LITERATURA

Ondarroako Augustin Zubikarai nobela laburrentzako saria irabazi duen liburua duzu hau, kritika soziala eta karikatura barregarria uztartzen dituen idazlan bitxi eta originala da, irakurleari dibertimendua ez ezik zer pentsatua ere eskainiko diona. Automobilgintzaren kontra ekiten dio Ramón Merchán terrorista nihilistak, egungo zibilizazioaren produkzio-kontsumo kate etengabea delakoan gu denok esklabo zoriontsu legez lotzen eta itsutzen gaituen tresna. Guztiz arrazionala izanagatik erotasunaren muga arriskutsuraino daramatzan diskurtso apokaliptikoa darabilte eleberri honetako pertsonaiek: industriako korporazioak saboteatu nahi dituen gaztea, bere ikasle astakirtenei pentsatzen irakatsi nahi dien irakasle ziniko erdi etsitu bat... Elkarrekin lotzen diren hiru istorioz osatu du Julian Peñak gure gizartearen aurkako kritika garratza eta parodia jostalaria uztartzen dituen kontakizun hau